Egiako pasabidea. (Argazkia: Lide Ferreira)
Autobus geltoki berriko eta Tabakalera inguruko lanak ia amaiturik, Egiako pasabidea geratzen da egokitzeko. Lan horiek badute data. Abuzturako amaitzea aurreikusten dutela iragarri du udalak.
Urbycolan enpresa arduratuko da lanetaz,
230.579 euroko aurrekontuarekin.
Burdinbidetik filtratzen den urak putzuak sortzen ditu pasabidean. Arazo hau konpontzeko urak bideratuko dituzte.
Bestalde, pasabidea argiztatzea da helburu nagusia. Horretarako, beira altzairu zuriko panelak jarriko dituzte, argitasun gehiago lortzeko.
Egokitze lanen ondoren, hiriko
gune kritiko bat izateari uztea espero dute Egiako pasabidea. 155 metro zituen inguruko lanen aurretik; 75 bat metro orain.