Kaiko jaietako karramarroa Tourrera iritsi da
Kaiko karmenak iristear dira jada, eta festa egarriz direla nabari da. Joan den astean jaietako ikur bihurtu den karramarroa Parte Zaharreko Enbata dendan zegoela kontatu genizuen. Bada, duela gutxi, Frantziako Tourrean ikusi dute! Jakina denez ehunka euskal zale joan dira Frantziako Tourraren etapak zuzenean ikustera, eta ikurriñak ez ezik Kaiko karmenetako jaien bandera bat ere ikusi ahal izan zen telebistaz, Frantziako Tourraren saioan.
Ostegunean hasiko dira Kaiko karmenak. Badakizu zer prestatu duten kaiko jaietarako?