Zipotz jaietan murgilduta dabiltza Grosen
Giro bikaina izan dute igandean, Groseko Zipotz jaietan. Eguzkipean, euskal artisauak eta talogileak egon dira, San Frantzisko kalean. Gainera, elkarte eta kuadrillen arteko Marmitako Lehiaketa egin dute, Katalunia plazan. Horretaz gain, herri kirolak, bertsolariak, trikitilariak, eta sagardo dastaketa izan dituzte.
Gaur bukatuko dira Groseko jaiak, lau egun indartsuren ostean, baina oraindik badago zertaz gozatu!
Uztailak 17, igandea
- 17:30. Triki-bertso poteoa, Katalunia plazatik abiatuta.
- 18:00. Antzokiko istorioak, Katalunia plazan.
- 19:00. Haur jolasak, Katalunia plazan.
- 20:00. Urrezko katxiaren sari banaketa.
- 20:00. Sorbete edatea, Katalunia plazan.
- 20:30. Zezensuzkoa, Katalunia plazan.
- 20:30. Ingo al deu? Erromeria, Katalunia plazan.
- 24:00. Jaien amaiera.