Altxamendu faxistaren aurkako erresistentzia gogora ekarriko dute
Egiako parketik Loiolako kuartelera egingo duten martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
STE-EILAS daude martxa honen babesleen artean.
Gaurko egunez, duela 80 urte, barrikadak eta tiroketak izan ziren Amaran. Hain zuzen, Urbieta kaleko erresistentzia irudikatzen du Amarako frontoian dagoen horma irudiak –’1936. urtetik Amarako erresistentziak zutik dirau, bihotzean daramagulako mundu berri bat’ dio horma irudiko mezuak–. 1936ko uztailaren 22ko borroka hartan, altxamendu faxistaren aurka batu ziren hainbat herritar eta ezkerreko eragile.
Gertakari haien 80. urtemugan, gizarte eta politikako hainbat eragilek garai hartan faxismoaren aurka sortu zen batasuna azpimarratu dute: “Herritar horiek, ideologia desberdinetakoak izanik, indarrak batu zituzten elkarrekin, faxismoari eta autoritarismo militarrari aurre egiteko. Askatasuna defendatu zuten. Herritar eta langileen eskubideak zanpatu nahi zituztenei aurre egin zieten, eta hori da hain zuzen, gaur balio gisa agerian jarri nahi duguna”, irakurri dute gaur egin duten agerraldian.
Loiolako kuartela errenditzea lortu zuten, eta garaipen hura ospatzeko eta gogoratzeko, uztailaren 28an (18:00) martxa herritar bat egingo dute, Egiako parketik Loiolako kuartelera. Osteguneko martxan parte hartzera deitu dituzte herritarrak. “Faxismoa eta autoritarismoa berriz indartzen ari den une honetan, duela 80 urteko gertakariek indar handia hartzen dute, eta egungo belaunaldi gazteentzat eredu dira. Are gehiago Espainia bezalako estatu batean. Frankismoaren oinordeko politikoak boterean daude, eta euren krimenak argitzeko inolako urratsik ez dute egin”.
UGT, EH Bildu, Goldatu, Irabazi, Libre/Eleak, CNT, Eusko Ekintza, ELA, Ernai, Euskal Memoriaren Plataforma, LAB, Podemos, PCE-EPK, CCOOren Jose Unanue Fundazioa, Sortu, PCPE, GKK, Amnistiaren Aldeko mugimendua, Askatasunaren Bidean, ESK eta