Guztiak batera dantzan, dispertsioren aurka
Flashmob-a egin dute La Flamenkan.
Xibaro kofradiaren egun handia izan da gaurkoa. Elkarrekin bazkaldu dute La Flamenkan, eta eurekin ez dauden preso, erbesteratu eta iheslariak izan dituzte gogoan.
Bazkal ondoren, hain zuzen ere, bingoa egin dute, eta presoek egindako eskulanak zozkatu dituzte. Ondoren, SARE-ren Hartu Trena dinamikarekin bat eginez, flashmob-a egin dute dispertsioaren aurka. Preso dauden senide eta lagunen giza eskubideen urraketa oro salatzea dute helburu.
Pare bat saiakera egin ostean, koreografia osoa egin dute hainbat lagunek, eta behin gorputza dantzarako prestatuta Mexikortxo Band taldearen kontzertuarekin jarraitu dute jaia.
Erlazionatutako edukia"Giza eskubideen urraketarik ez; herritarron izenean ez"