Kontxako Bandera eskuratzeko gertuago daude; Donostiako emakumezko zein gizonezko taldeak atzean geratu dira.
Uretan zein lehorrean, San Juan izan da nagusi. (Argazkia: Lide Ferreira)
Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuko dute gaur 16 arraun taldek, 8 nesketan eta 8 mutiletan. Emakumezkoetan, San Juan izan da garaile, 10 minutu eta 39 segundorekin; eta gizonezkoetan, berriz, Bermeo Urdaibai, 19 minutu eta 22 segundorekin. Hortaz, faboritoak izan dira nagusi.
Nahiz eta emakumezkoetan
San Juan gailendu (10:39), gertu izan ditu
Hibaika (10:42) eta
Orio (10:43).
Zarautz – Getariak (11:05,44) osatuko du ohorezko txanda. Atzetik geratu dira
Cabo,
Deustu,
Hernani eta
Arraun Lagunak.
Gizonezkoetan,
Urbaibaik (19:22) hartu du abantaila Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Ia bi segundo atera dizkio bigarrena izan den
Hondarribiari (19:24).
Kaikuk (19:35) 10 segundo gehiago behar izan ditu, eta
San Juanek (19:46) 21 segundo gehiago. Atzean geratu dira
Orio,
Zierbena,
Tiran eta
Donostiarra.
Donostiako emakumezko zein gizonezko taldeak espero baino okerrago ibili dira. Arraun Lagunakek ez du denboraldiko maila mantendu, eta Donostiarra Bermeo Urdaibaitik minutu batera geratu da.
Hala, datorren igandean, emakumezkoen artean San Juan, Hibaika, Orio eta Zarautz – Getariak jokatuko dute ohorezko txandan. Kontsolazio txandan, aldiz, Cabo, Deustu, Hernani eta Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna izango dira. Gizonezkoei dagokienez, Bermeo Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta San Juan egongo dira ohorezko txandan; eta Orio, Zierbena, Tiran eta Donostiarrak jokatuko dute kontsolazio txandan.
SAILKAPENA
Gizonak
- Bermeo Urdaibai. 19:22,48.
- Hondarribia. 19:24,26.
- Kaiku. 19:35,34.
- San Juan. 19:46,00.
- Orio. 19:49,14.
- Zierbena. 19:53,34.
- Tiran. 19:57,86.
- Donostiarra. 20:20,90.
Emakumeak
- San Juan. 10:39,88.
- Hibaika. 10:42,16.
- Orio. 10:43,62.
- Zarautz – Getaria. 11:05,44.
- Cabo. 11:11,62.
- Deustu. 11:17,64.
- Hernani. 11:21,80.
- Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna. 11:24,02.