San Juanek eta Urdaibaik lortu dute Kontxako Bandera
Malen Aldalur
Bigarren jardunaldia. (Argazkia: Malen Aldalur)
Pasai San Juanera eta Bermeora joan da Kontxako Bandera. San Juan nagusitu da nesketan eta Urdaibaik irabazi du mutiletan. 16 arraun taldek hartu dute parte, 8 nesketan eta 8 mutiletan.
Emakumezkoetan Hibaika nagusitu da bigarren jardunaldian, hamar minutu eta 44 segundurekin, bertan aritzen dira aurraunean Nerea Orena eta Amaiur Esnaola donostiarrak. Dena den, bi jardunaldietako emaitzak batuta San Juanentzan izan da bandera, batel irabazlean aritzen dira hiru donostiar: Maialen Arrazola, Laura Goldarazena eta Maria Mendizabal. Guztira 21 minutu eta 25 segundu egin ditu San Juanek. Gizonezkoetan berriz, Bermeo nagusitu da 39 minutu eta 15 segundurkin, eta atzetik jarraitu dio Hondarribiak, bertan aritzen da arraunean Loiolako Xabier Etxebestek.
San Juanen atzetik geratu dira Hibaika (21:26,68), Orio (22:38,82), Cabo (22:24,20), Zarautz-Getaria (22:29,52), Donostiako Arraun Lagunak (22:7,80), Deustu (22:48,82) eta Hernani (22:57,86).
Gizonezkoetan Bermeoren atzetik geratu da Hondarribia (19:59,58), hirugarren Orio (20;12,52), laugarren San Juan (20:16,66), bosgarren Kaiku (20:21,72), seigarren Zierbena (20:30,66) zazpigarren Tiran (20:43,24) eta azkeneko postuan Donostiarra (20:44,24).
Donostiako gizonezko taldea azken postuan geratu da bigarren jardunaldian ere, baina Donostiako nesken taldeak, Arraun Lagunak, lehenengo jardunaldian baino postu hobea lortu du bigarren jardunaldian: bosgarren lekuan geratu da. Bi jardunaldiak batuta, berriz, seigarren postua lortu du.
SAILKAPENA 1. JARDUNALDIA
Gizonak
Bermeo Urdaibai. 19:22,48.
Hondarribia. 19:24,26.
Kaiku. 19:35,34.
San Juan. 19:46,00.
Orio. 19:49,14.
Zierbena. 19:53,34.
Tiran. 19:57,86.
Donostiarra. 20:20,90.
Emakumeak
San Juan. 10:39,88.
Hibaika. 10:42,16.
Orio. 10:43,62.
Zarautz – Getaria. 11:05,44.
Cabo. 11:11,62.
Deustu. 11:17,64.
Hernani. 11:21,80.
Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna. 11:24,02.
SAILKAPENA 2. JARDUNALDIAGizonezkoak
Bermeo Urdaibai. 19:52,52.
Hondarribia. 19:59,58.
Orio. 20:12,52.
San Juan. 20:16,66.
Kaiku. 20:21,72
Zierbena. 20:43,24.
Tiran. 20:43,24.
Donostiarra. 20:44,24.
Emakumeak
Hibaika.10:44,52.
San Juan. 10:45, 36.
Orio. 10:55,20.
Cabo. 11:12,58.
Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna. 11:23,78.
Zarautz-Getaria. 11:24,08
Deustu. 11.31,18
Hernani. 11:36,06.
SAILKAPENA BI JARDUNALDIAK BATUTAGizonezkoak
Bermeo Urdaibai. 39:15,00.
Hondarribia. 39:23,84.
Kaiku. 39:57,06.
Orio. 40:01,66.
San Juan. 40:02,66.
Zierbena. 40:24,00.
Tiran. 40:41,10.
Donostiarra. 41:05,14.
Emakumeak
San Juan. 21:25,24
Hibaika. 10:44,52.
Orio.21:38,82.
Cabo. 22:24,20.
Zarautz-Getaria. 22:29,52.
Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna.22:47,80.
Deustu. 22:48,82
Hernani. 22:57,86.
Eguraldi onarekin eta giro ederrean gozatu dituzte estropadak hurbildu diren zaleek.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea