Hauteskunde eguna, iruditan
Lasaitasuna da nagusi Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Eguerdirako hauteslegoaren %15,4 eman du botoa; duela lau urte baino %0,6 gehiagok.
Donostia aukeratu dute hautagaietako batzuk euren botoa emateko: Joseba Egibar eta Bakartxo Tejeria jeltzaleak, eta Nicolas de Miguel Ciudadanoseko hautagaiak, esaterako. Azken honek eguneko bitxikerietako bat utzi du gainera. Morlansen eman du botoa, eta Jesus Egigurenekin egin du topo mahain. Bostekoa emanez agurtu dute elkar.
Orduak aurrera joan ahala, EAJ eta EH Bilduren arteko lehia bizia sumatzen da sare sozialetan ere. Hala dio behintzat Berria-ren termometro digitalak.
Irutxuloko Hitzak auzoz auzoko datu zehatzak jasoko ditu, baina bitartean hona eguneko irudi batzuk.