Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu dio Hassanna Aalia aktibista sahararrari
Euskal Herrira iritsi eta bost urtera, Espainiako Auzitegi Nazionalak asilo babesa aitortu dio Hassanna Aalia (Mendebaldeko Sahara, 1988) aktibista sahararrari. Aaliak eta harekin batera epaitutakoek Rabateko auzitegi militarrean izandako auzibidea zuzenbidearen kontrakoa dela esan du Auzitegi Nazionalak. Javier Canivell Aaliaren abokatuak zehaztu duenez, Espainiako Barne Ministerioak Aalia kanporatzeko emandako ebazpena ere legez kanpokotzat jo du auzitegiak.
Joan den Aste Nagusi Piratan errefuxiatuen afera nabarmendu zuten piratek. Hassanna Aalia eta Kateryna Kirsanova (Ukrainia, 1986) izan ziren Matti. Milaka errefuxiaturen ordezkari bihurtu ziren jaietan. Iaz, Espainiak babes eskaera ukatu zionean, hainbat pertsona ezagunek Aaliarekiko elkartasun mezu bat hedatu zuten bideo batean.
IRUTXULOKO HITZAk Hassanna Aaliaren kasuaren berri eman zuen iaz Askapenako Jon Mikel Fernandezekin batera, erreportaje batean.
Berria egunkariak eman du albistea: