Udalak Belartzako lanak geldiarazi ditu
Udalak Belartzako lanak gelditu ditu, berriro. Betelana lau hilabetez geldituta egon ostean, berriro ere materialak isuri eta metatzeari ekin diotela salatu zuen ostegunean bizilagunek eta talde ekologistek. Ildo beretik hitz egin zuen astelehenean EH Bilduk eta Belartzako lanetan gertatzen ari diren zenbait irregulartasun salatu zituen.
Udaleko hirigintza sailak Mercadona eraikitzeko egiten ari ziren lanak geldiarazi ditu. Bigarren aldia da udalak lanak geldiarazten dituena, bizilagunen, talde ekologisten eta EH Bilduren salaketen ostean.
Mercadona eraikitzeko lanei lizentzia eman ondoren, hondakinen kudeaketarekin lotutako dokumentazioa falta zelako eta lanak formalki esleitu aurretik hasi zitzutelako geldiarazi zituen lanak udalak orain dela lau hilabete. Gainera, Vusa, lanak egiteko enpresa arduradunari, 6.000 euroko isuna jarri zion, Belartza 2 eremuan materiala isuri eta metatzeagatik. Ostegunean Añorgako bizilagunek eta talde ekologistek obren legalitaterik eza salatu zuten. Azaldu duten pabiloia eraikitzeko “soka suinketa” baimena falta zaiela. Baimen hau ezinbestekoa da obrak hasi ahal izateko, eta azaldu duenez, bertan lantzen dira, besteak beste, obraren eremua, eta kutsatuta egon daitezkeen lur eta hondakinen kudeaketa. Hori dela eta, salatu dute epaitegietan azaldu dutela Belartza 2n egiten ari diren materialen isuria eta metaketa, eta agian Aratekoarengana ere joko dutela gaineratu dute.