Añorga Kirol eta Kultur Elkartean lan asko egin ostean, uzteko garaia iritsi zaiola erabaki du Eneko Sierrak.
Eneko Sierra, Añorgan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Inor gutxi egongo da Añorgan bera ezagutzen ez duena. Sei urte bete ditu jada Añorgan Kirol eta Kultur Elkarteko kide gisa, eta hainbat arrazoi tarteko, kluba uztea erabaki du Eneko Sierrak (Ibaeta, 1982). Hasieran Kultur arduradun gisa bi urte egin zituen, eta ondoren, beste bi urte, presidente postuan.
Garai hartan, elkarrizketa egin zion IRUTXULOKO HITZAK. Azken bi urteak, berriro ere Kultur arduradun gisa eta diruzaintzan ari da, baina nekatua dagoela dio.
Askok jo dute beregana azken urteetan, auzoan arazoren bat bazuten, laguntza eske. Hasieran pasioz aritu zen lanean, orain, ordea, “argazkitik kanpo” egotea komeni zaiola uste du: “Elkartearekin ditudan konpromisoak beteko ditut diruzaintzan, eta urtebetera inor agertzen ez bada ere, utzi egingo dut”.
Elkarrizketa zabala argitaratuko dugu, ostiraleko astekarian.