GuraSOS-en manifestazio kartela
GuraSOS-ek manifestazioa egingo du azaroaren 26an Donostian. Araba Parketik (Euskotren ondoko plazatik) emango diote hasiera arratsaldeko 17:00etan.
‘Gipuzkoa+: Eman bidea Osasuna eta Adostasunari’ lelopean zeharkatuko dituzte Donostiako kaleak.
Ekainan egin zuen manifestazio jendetsuaren ondoren egiten duten hurrengo mobilizazioa izango da azaroaren 26ko manifestazio hau. Orduan, ‘Ez dizuegu hutsik egingo’ lelopean, txuriz eta beltzez jantzitako milaka pertsonek Kontxako hondartza zeharkatu zuten Alderdi Ederreraino joan zen manifestazioan.
Iragarri zuten aurten mobilizazio gehiago egongo zirela eta azaroaren 26a, larunbata, aukeratu dute manifestazio hau egiteko.