Frontoia ez botatzeko eskatu dute Amarako bizilagunek
Arroka kaleko frontoiaren alde mobilizatzen ari dira Amaran. Gaur eguerdian frontoian bertan elkartu dira talde argazkia egiteko, eta erakusteko denek bat egin dutela frontoiaren alde. Udaleko zenbait ordezkarik frontoia botatzeko asmoa azaldu zutenetik, elkartzen eta biltzen hasi dira, auzotarren topagune nagusietako bat den espazioa babesteko.
Erlazionatutako edukiaArroka kaleko frontoia, desagertzeko arriskuan