GuraSOS elkartearen gutuna
Kaixo lagun,
Interes politiko eta ekonomikoak albo batera utzita, Donostian (Zubietan) egitekoak diren erraustegiak gure seme-alaben osasunean izan dezakeen eraginaz kezkatutako taldea da GuraSOS .
Eusko Jaurlaritzak 30 km-ko diametrodun “eragin-eremua” onartzen du; hala dio erraustegiak ingurunean duen eraginari buruzko adierazpenean jasotzen den kutsaduraren sakabanatze-atmosferikoaren azterketak. Eragin-eremu horretan 69.000 haur eta gaztek ikasten dute, mapa honek islatzen duen moduan.
GURASOS maiatzean sortu denetik dibulgazio eta eztabaida foroa (Orona_Ideo maiatzaren 21), Haurren babeserako familia eta gizarte hesia (Donostia, ekainaren 19an. 5.000 pertsonak parte-hartu zuten bertan), hainbat ekimen juridiko (uztailatik) eta Abuztock jaialdi baketsua (Donostia, irailaren 4a) antolatu ditugu.
Azaroaren 26an, berriz, GURASOSek manifestazioa deituko du Donostian. Mobilizazio honen helburua erraustegiaren lizitazioa gelditzeko eta parte-hartze prozesu bat irekitzeko eskatu eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da.
Gure asmoa manifestazio honetan ahalik eta jende gehienak parte-hartu dezan da, eta horretarako Gipuzkoako herritar guztiak deitu nahi ditugu bertara. Gutun honen bidez zure elkartearen laguntza eskatu nahi dugu, GURASOS eta azaroaren 26ko manifestazioaren berri zure herrian eman dezazuen. Prest egongo bazinate, zuekin harremanetan jarriko ginateke eta oinarrizko materiala helaraziko genizueke herrian lanketa egiteko.
Hortxe proposamena. Inolako galdera edo zalantzarik izango bazenu, edota GuraSOS eta gure ekimenari buruzko informazio gehiago nahi izango bazenu www.gurasos.org aurkituko duzu, edota bestela jarri zaitez gurekin harremanetan komunikazioa@gurasos.org helbidera idatziz.
Gure ekimenarekin bat egingo duzuelakoan agurtzen gara. Mila esker eta ondo izan!
GuraSOS taldea