Metroaren aurkako sinadura bilketa. (Argazkia: Lide Ferreira)
Demokrazia Modernoaren inguruko Foro Globala egingo dute asteazkenean Donostiako Udaletxean. Hori dela eta, hainbat eragile eta herri mugimenduk elkarretaratzea deitu dute asteazkenean arratsaldeko 18:30etan udaletxe aurrean.
Azaldu dute ozenki adierazi nahi dutela ez daudela prest Donostian herritarren parte hartzea eredugarria dela eta Donostia Demokraziaren Munduko Hiria dela onartzeko. Hainbat eragilek eta herri mugimenduk egin du bat protestarekin: metroaren aurkako Satorralaia bizilagunen elkartea, errausketaren aurkako mugimendua, Donostiako
Stop desahucios, SOS Miracruz 19, Eleak-libre, Lab, Irabazi Donostia eta EH Bildu eta Irabazi Donostiako zenbait ordezkari. Elkarretaratzea denek batera egingo badute ere, bakoitzak bere aldarrikapenak eramango ditu udaletxe aurrera. Satorralaia mugimenduak “Metroa Donostian.