Arrokako frontoiko parte hartze prozesua nola egin aztertzen ari da udala
Amarako frontoia botatzeko arriskuan zegoela eta, azaro hasieran frontoia babestearen aldeko mugimendua abiatu zuten bizilagunek. Hainbat protesten ostean, Eneko Goia alkateak jakinarazi zuen parte hartze prozesu bat egingo zutela, frontoiarekin zer egin erabakitzeko.
Oraindik parte hartze prozesurik “egokiena” aurkitzeko lanean ari direla azaldu du Goiak, eta ahalik eta epe laburrenean abiaraztea espero dutela jakinarazi du.