Beñat Gaztelumendi bertsolaria.
Donostia Festak-ek
bertso jaialdi bat egingo du
San Sebastian egunaren bueltan. Egun handia ospatu eta bi egunera, urtarrilaren 22an, egingo dute emanaldi berezia, Antzoki Zaharrean.
Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Sustrai Colina, Miren Amuriza eta Igor Elortza ariko dira kantuan. Saroi Jauregi ariko da gai jartzaile lanetan. Sarrerak 12 euroan eskura daitezke Antzoki Zaharreko leihatilan edo
Donostia Kulturaren webgunean.