‘Mundu bat ahoz aho’ dokumentala zuzendu du Gaztelumendik. (Argazkia: Malen Aldalur)
Mundu bat ahoz aho dokumentala zuzendu du Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) bertsolariak, Mintzola Fundazioarekin batera. Munduko inprobisatzaileak bildu dituzte bertan.
Galdera bati tiraka abiatu zuten dokumentala: Zerk batzen gaitu? 2016. urtean egindako topaketa eta jardunaldietan hainbat elkarrizketa grabatu zituzten; tartean, Mexikoko, Kubako, Herrialde Katalanetako, Sardiniako, Kurdistango, Euskal Herriko eta Galeseko inprobisatzaileak.
Gaztelumendik uste du bertsolaritza mundu mailan kokatzeko aukera eskaintzen duela dokumentalak eta pozik dago egin duten lanarekin.
Dokumentalaren inguruko xehetasunak bilduko ditugu IRUTXULOKO HITZAn, ostiralean argitaratuko den elkarrizketan.