Txomin Eneako lehen etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabaldu dute

Pisuek batetik hiru logelatara dituzte eta azalerak 43 metro koadrotik 80 metro koadrotara bitartekoak dira. Etxebizitzen prezioak, aparkaleku plaza eta trastelekua barne, 128.000 eta 218.000 euro bitartekoak izango dira (%10 B.E.Z. gehitu behar zaio).
Prozedura honetan parte hartzeko betebeharrak honakoak dira: hiriarekin lotura (azkeneko bost urteetatik hirutan bertan bizi izatea edo hamar urtez Donostian lan egin izana), etxebizitzen titulartasunik ez edukitzea, eta azkeneko errenta kanpainan (2013koa) diru-sarrera haztatuak 25.000 eta 50.700 euro artekoak izatea.
Baremo sistema
Baremo sistema irizpide hauen arabera osatuko da: diru sarrerak, antzinatasuna Donostiako Etxegintzako Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan, Donostiarekiko lotura eta etxebizitza premia berezia. Honen arabera, eskaera bakoitzari puntuazio bat emango zaio. Puntu gehien lortzen duen pertsona izango da aukeratua.
Sustapen honetan parte hartzeko eskaera bi modutara egin daiteke: Etxegintzako webgunearen bitartez edo Mari kaleko 1 behean dagoen bulegora gerturatuz, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara
