Gabonetako bola erraldoia. (Argazkia: Arkaitz Almortza)
Gabonetako apaingarrietako aurtengo berrikuntza izan den bola erraldoia eraman du haizeak.
Udalak jakinarazi duenez, haize ufadak errotik atera du bola, eta, ondorioz, bi aldiz eraman du herrestan: lehendabizi, goizaldeko lauretan, eta, bigarren aldiz, bi ordu geroago.
10 metro zituen bolak eta egituraren barruan Cervantesen oroimenez egindako eskultura zegoen, eta hainbat kalte txiki eragin ditu, besteak beste, inguruko bizpairu zuhaitz apurtu ditu eta bi farola eta banku bat kaltetu ditu.
Donostiako suhiltzaileek egitura inguratu dute, behin betiko eramaten duten arte.