Amarako kaldereroak, iaz. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Aurten ere auzoetako kaleak girotzera aterako dira kaldereroak, otsailaren 4an. Amarakoak Donosti Berri elkartean elkartuko dira zartagin eta mailuekin kaldereroen festan murgiltzen hasteko. Lehen entsegua egingo dute bertan, urtarrilaren 27an, 20:00etan. Merienda eta guzti eramango dute. Eta hurrengoa, Amarako frontoian, otsailaren 3an, bandarekin. Azken entsegu hau izango da
Amara eta Morlansko kaldereroen tribuarekin ateratzeko azken aukera. Izan ere, aurten, lehen aldiz, Morlansko eta Amarako kaldereroak elkarrekin aterako dira. Morlanstik, Leire plazatik, aterako da desfilea 18:00etan. Aurretik, Morlansko auzo elkarteak merienda goxoa prestatuko du. Ondoren, Amarara joango dira. Seirak aldera Errege Katolikoen kalean geldituko dira. Gero, auzoko
Esnaola tabernara joango dira, eta omenaldi txiki bat egingo diete jabeei. Plaka bat jarriko dute tabernan, auzoaren alde egiten duten lana aitortzeko. Easo plazan ezarriko dute kanpamendua, salda eta txorizo egosia hartzeko.
Aurten kaldereroak eta Santa Ageda egun berean ospatuko direnez, santa agedako kantak ere interpretatuko dituzte. Makilak erabili beharrean, zartaginak erabiliko dituzte santa eskean ibiltzeko.