Bi aste barru zabalduko dute autobus geltokiko bizikletentzako aparkalekua
Autobus geltokia zabaldu eta urtebetera irekiko dute txirringak uzteko txokoa, hots, otsailaren bigarren hamabostaldian. Oraindik azken ukituak ematen ari dira; IRUTXULOKO HITZAk jakin duenez, 100-110 bizikletentzako tokia egongo da gutxi gorabehera, baita gurpilak puzteko bonba bat ere. Era horretan, autobus geltokiak zuen hutsunea beteko du udalak, eta, horrela, azpiegitura berria abian jarri zenetik hiritarrek egin zuten eskaerari erantzuna emango dio.