Buruhandien matxinada iritsi da Egiara
Egiako buruhandiek alde egin dute gordeta edukitzen zituzten lokaletik: “Urte luzez sudur handien itzalpean kaiola batean ezkutuan egon ostean, Egiatar solidario batzuei esker lokal ilun horretatik ihes egitea lortu dugu”.
Buruhandiek azaldu dute nazkatuta daudela urte hauetan jaso duten tratuarekin. “Nork dauka Porrontxo jaietako giltza? Nork hartu zituen garagardoak lokaletik ezer ordaindu gabe azkeneko Porrontxoetan? Nork hartu zuen lo lokala txorta leku bezala ibili ostean?”, galdetu dute buruhandiek. Gaineratu dute buruhandien askapen prozesua hasi besterik ez dela egin, eta mehatxua ere egin dute: “Egia auzoko Porrontxo zaleak iraultzera goaz!”.
Dena den, Jai Batzordearekin negoziatzeko prest daudela azaldu dute Egiako buruhandiek: “Laster Jai Batzordearekin kontaktuan jarriko gera negoziaketak hasteko; gure baldintzak argi geratu daitezen”.
Salatu dute 35 urte doazela «auzotarren onurarako beraien buru mardulak izerditzen», horregatik, Egiako botere harremanak irauli nahi dituztela azaldu dute: “Nazkatuta gaude bigarren mailako bizilagunak izateaz”.
Bestalde, azaldu dute lasai egoteko, leku seguruan daudela eta; baina, Txantxibiritarren bandera beraiekin eraman dutela jakinarazi dute. Azkenik, deia egin dute martxoaren 4an 12:00 Plaza Haundin egingo dute agerraldira joateko.
Informazio gehiago Franky Melonen Facebook orrian.