Militarrek antolatutako lasterketa faltsua dela dio udalak

militarren-lasterketa

Jendartean zabaldu den kartelaren irudia.

Lasterketa berri baten kartela azkar zabaltzen ari da WhatsApp eta sare sozialen bidez. ‘Donostia Running, por la convivencia’ dio kartelak (Donostian korrika; elkarbizitzaren alde. Korrika egitea baino askoz gehiago). Horrela, besterik gabe, ez dirudi arraroa, baina, kontua da, antolatzaile gisa ageri direla Espainiako Gobernua eta Regimiento de Infanteria. Gainera, babesleen artean, hainbat komunikabide eta erakunde ezagun daude, tartean, Donostiako Udala. Udalak ohar bat bidali du arratsaldean, eta bertan dio ez duela baimenik eman ez udalaren ez Donostia Kirolaren logotiporik erabiltzeko, eta ez dute diru laguntza eskaerarik jaso. Gainera, ez da eskaerarik egon lasterketa antolatzeko: “Nolanahi ere, baimen hori ematea ezinezkoa litzateke, egun horretarako Donostiako maratoi erdia programatua dagoelako”. Militarrekin ere harremanetan jarri dela dio udalak, eta haiek ere ez omen dute lasterketaren berri, beraz, kartelean zabaldutako informazioa faltsua delakoan dago.

Kartelaren arabera, apirilaren 2an izango da lasterketa, 9:00etan. Loiolako Aralar mendikatea kalean izango du irteera, eta helmuga, berriz, hiriaren erdialdean. Guztira, 9’5 kilometroko lehia izango da, eta izen ematea lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago egiteko aukera egongo da.

Loiolako kuartelek aspalditik eman dute zeresana auzoan bertan, baita hirian ere, eta ez, zehazki, onerako. Eneko Goia alkatea joan den astean bertan egon zen militarren lurrak bisitatzen.

 

3 iruzkin albiste honetan

Egin iruzkin bat

*

*

  • Nikdakita
    15 martxoa 2017 at 15:08 - Reply

    Faltsua al da? Ja, ja, ja! Onaaaa, Estitxu Zabala! Txatxi piruli, tia. Zuk behintzat publikatu duzu. Kesejodan!

  • Nikdakita
    15 martxoa 2017 at 17:05 - Reply

    Onnnnnaaaaaaa!!! Earra informazioa, Estitxu Zabala!!! Zer axola dio informazioa faltsua izateak? Behintzat publikatu. Kesejodan!

  • Nikdakita
    15 martxoa 2017 at 17:06 - Reply

    Halaxe hil zen bat, waiting moderation.

  • Send this to friend