Metro igarobidea egiteko Antiguan lurren desjabetzeak hasi dituztela salatu du Satorralaiak
apirilaren 4an EHAAn argitaratu den iragarki baten bidez”, azaldu dute.
Azaldu dute 24 lur-sailen nahitaezko desjabetzeak agindu dituztela, heien gehienak, udalaren jabegoko zerbitzu eta erabilpen lur sailak direnak. Satorralaiak jakinarazi du datozen egunetan desjabetza horiek egiteko lehenengo izapidetza honek kalteturiko ondasunak defendatzeko alegazioan aurkezpena sustatuko duela. Izan ere, 15 apirilaren 28an amaituko da alegazioak aurkezteko epea.
Alegazioari ezetz esan dio Jaurlaritzak
Bestalde, Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburuan ezezkoa eman diola Satorralaiak metroaren proiektua gelditzeko eta prozesu parte hartzaile bat irekitzeko egindako eskaerari.
“Une honetan ez dugu egokia ikusten Donostialdeko metroaren igarobidearen bideragarritasuna zalantzan hartzea, horretarako inolako oinarririk gabe, ezta herritarren partaidetzarako beste izapide bat eskatzea ere, legez aurreikusitakoak aparte”, azaldu du Tapiak. Satorralaiak Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu ditu.
Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu du metro igarobidea egiteko hainbat lur desjabetzen hasi direla Lugaritz-Mirakontxa zatian. “Antiguan kalteturiko lur-sailak desjabetzeko izapideak hasi dituzte