Donostiako Piratentzat izango da aurtengo AB Krosean biltzen duten dirua
IV. AB Krosa ekainaren 3an izango da, 19:00etan, Probestu plazan. Jada izena eman daiteke webgunean, 8 euroren truke. Giro ederraz gozatu zuten iazko AB Krosa lasterketako parte hartzaileek; iaz bildutako dirua Ttan Ttakun irrati libreak jaso zuen. 2014an antolatu zuten lehen aldiz AB Krosa, kirolaren bitartez auzoan euskara sustatzeko asmoz. Helburua aldi berean adin eta gustu ezberdinetako jendea batzea izan da hasiera-hasieratik, giroa lasterketara soilik mugatu gabe.
Urtero euskararen aldeko egitasmo bat saritu ohi du Amara Berriko AB Krosak, eta lasterketan bildutako dirua hautatutako proiektu horretara bideratzen du. Aurten Donostiako Piratentzat izango da.