20 egunetan euskaraz bizitzeko erronka prestatzen hasiko dira gaur Intxaurrondon
Bilerara deitu dituzte auzotar guztiak; gaur, asteazkena, 19:00etan, Plazara Goaz elkartearen egoitzan.
20 orduko maratoian bertan, 20 egunetako erronka plazaratu zuten Intxaurrondokoek. Bada, erronka berriari aurre egiteko gaur, asteazkena, talde motorra bildu nahi dute, 19:00etan, Plazara Goaz euskara elkartearen egoitzan (Bernart Etxepare plazan). “Guztion laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa izango da oraingo honetan ere. Mezua lau haizetara zabalduko dugu guztion artean, ahalik eta auzokide gehien Belarri-prest edo Aho-bizi izateko”, azaldu dute elkarteko kideek.

