Euriari aurre egin diote AB Krosean!
Ederki erantzun diote eguraldi kaxkarrari IV. AB Kroseko partaideek. Probestu plazan hasi eta bukatu da lasterketa, euripean, eta 3 eta 6 kilometroko ibilbidearen artean aukeratu dute partaideek.
Haurren jolasekin hasi dira, bostetan; izan ere, haur txokoarekin elkarlanean, hainbat jolas prestatu dituzte. Seietan, korrikalditxoak egiteko une iritsiko da, txikiekin, ateri zela. Korrika egin ondoren, indarrak hartu dituzte, meriendatxoan.
Lasterketa nagusia 19:00etan izan da, eta bildutako dirua Donostiako Piratentzat izango da.
Sei kilometroko lasterketaren sailkapena eta hiru kilometroko lasterketaren sailkapena.