Errefuxiatuen alde busti dira
Busti zaitez harreragatik lelopean, errefuxiatuen krisiaren afera salatzeko eta Errefuxiatuen Nazioarteko Egunari begira, performance erraldoi bat egin dute gaur Kontxan.
Zehazki, muga bat eraiki dute eta paterak kaitik abiatu dira Kontxara iristeko. Paterak iritsita, salbamentuko langileek lagundu diete eta mugan zeudenek muga bera hautsi eta beraiengana joan dira ongietorria ematera. Gainera, Donostia harrera tokia izateko aldarrikapena egin dute, eta “ongi etorri errefuxiatuak, Donostia harrera hiria, mugarik ez” gisako oihuak ere entzun dira. Jardueraren helburua izan da gizartea sentsibilizatzea eta gobernuen migrazio, asilo eta mugetako kontrol politikak salatzea.
Ongi Etorriak Errefuxiatuak Gipuzkoa, Amnistia Internazionala, Intermon-Oxfam, Hotz Zarautz, Zaporeak, SOS Arrazakeria eta SMH dira jarduera bultzatu dutenak.