Juan Kruz Mendizabal etxean dago, gaitz batentzako tratamendua jasotzen
Juan Kruz Mendizabal, Kakux,elizgizona bere familiaren etxean Ormaiztegin dagoela azaldu du Goierriko Hitzak. Urtarrilean jakin zen Juan Kruz Mendizabal apaizaren sexu abusuen berri. Mendizabal Donostiako Parte Zaharreko San Bizente parrokiako apaiz zenean gertatutako abusuak atera ziren argitara.
Hala, elizaren justizia kanonikoak zigor moduan ezarritako erretiroan zela, gaixotu eta monastegiko erizaintza gelara eraman zuten. Handik ordea, itxialdia utzi eta etxera itzultzeko gomendatu zioten medikuek. Tratamendua hartzen ari da bertan, eta medikuen ikustaldietarako besterik ez da ateratzen.
Bi adingabekori 2001 eta 2005 urteetan egindako sexu abusuak leporatu zizkioten iaz Mendizabali. Kasuak oihartzun handia izan zuen, eta Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa zabaldu bazuen ere, kasua artxibatu egin zuen azkenean, leporatzen zitzaizkion delituak preskribatuta leudekelako. Elizak ordea, epaiketa kanonikoa egin zion, eta Gipuzkokako Elizbarrutiak zabaldu zuenez. Epaiketa kanoniko horren ondorio moduan, Gipuzkoatik aldendu eta beste erakunde erlijioso batera bidali zuten.