Astiñeneko zubia udan irekiko dute ibilgailu guztientzat

astineneko_zubia

Astiñeneko zubiak itxita jarraitzen du. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Kosten Zuzendaritzaren baimena jaso orduko hasiko dira Astiñeneko zubia konpontzen. Eneko Goia alkateak jakitera eman duenez, baimena abendua hasieran jaso dezake udalak. Lehen fasearen lanek 133.000 euroko aurrekontua dute, eta lanak egiteko epea hiru astekoa izango da. Goiak esan duenez, baliteke urte bukaeran zubia ireki ahal izatea oinezkoentzat, bizikletentzat eta motorrentzat.

Zubiaren zutoinak guztiz konponduko direla baieztatu du Goiak. Egia eta Loiolako auzotarrengan zein Urumea gurutzatzeko zubia erabiltzen duten gainerako hiritarrengan izaten ari den eragina dela eta, udalak irtenbide egokiena aurrera eramatea erabaki du. Bestalde, Astiñeneko zubiaren itxierak Dbusi egunero 1.000 euroko gain-kostua sortzen diola azpimarratu du Goiak. “Hainbat zerbitzu indartu behar izan dituzte, eta autobusek ibilbide luzeagoa egin behar dute”.

Zubia guztiz konpontzeko izapidea urgentziaz egingo dela esan du Goiak. Kosten Zuzendaritzaren baimen berezia jaso ondoren, lanak martxoa edo apirilean hasiko dira, gutxi gorabehera uztailean bukatzeko. Bigarren fasearen aurrekontua 638.000 eurokoa da. Udalak Egia eta Loiolako auzotarrekin bilerak antolatuko ditu informazioa emateko.

Egia, Loiola, Martutene, Txomin eta Loiolako Erriberak auzo elkarteetako ordezkariek bilera egingo dute udaleko teknikariekin astelehenean, 18:30ean. Informazio falta salatu eta lanen epeak betetzeko eskatuko diete, besteak beste.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend