Asisko Urmeneta: «Ez gara txikiak; txikitu gaituzte. Baina botere minimo bat dugu aske izateko»
Hilabeteko bigarren astearteetan egiten dute komiki solasaldia Intxaurrondoko kultur etxean. Euskarazko saioekin pasa den azaroan hasi ziren. Asteartean, hilak 9, bigarren saioa egin zuten eta Asisko Urmeneta marrazkilari nafarra izan zen gonbidatua. Eusklabo alaiak komiki liburua aurkeztu zuen, eta Igor Leturia gidariarekin batera osatu zuten solasaldia. Kultur etxera hurbildu zirenek ere parte hartu zuten.
“Ez gara txikiak; txikitu gaituzte. Baina botere minimo bat dugu aske izateko”, esan zuen Urmenetak. Umorea eta politika uztartzen ditu eleberri grafikoak, eta Euskal Herriak askatasuna lortzeko “errezetak” jasotzen ditu modu bitxi batean. Izan ere, liburuko protagonistak bi dira. Robinson Crusoe nagusia eta Ostiral esklaboa.
Ondorengo bideoan xehetasun gehiago ematen ditu Urmenetak, eta biharko astekarian solasaldiaren kronika irakurri ahal izango duzue.