55 urtetik gorako emakumeak jarri dituzte zientzialari lanetan, Emakume Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira
Emakume Zientzialarien Nazioarteko eguna da gaur eta emakume zientzialariak ikusarazteko baliatu nahi izan dute CIC nanoGUNE, Materialen Fisika Zentroak, CIC biomaGUNE eta Donostia International Physics Centerrek. Hori dela eta, aste guztian zehar hainbat jarduera egin dituzte, tartean, Amona´s Power egitasmoa.
Ostiralean egin zuten jarduera eta bertan 55 urtetik gorako hainbat emakumek hartu dute parte eta FM-ko emakume ikertzaileak lagunduta, ikerketa munduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izan dute.