Mitologik scape rooma zabaldu dute
Mitologik. Ireki berri dute Mitologik, Amaran, eta euskal mitologiako pertsonaiak dira jolasaren protagonistak oraingoan. Izuruneko jabe bereek zabaldu dute: «Gipuzkoan scape room bat irekitzen lehenak izan ginen. Argi nuen Izurun zerbait desberdina izan behar zela, kulturarekin lotua. Mami gehiago behar zuen eta Donostiaren azken mila urteetako historia kontatzen dugu han», azaldu du negozioaren arduradun Jon Gonzalezek. Izurunek izan duen arrakasta dela eta ireki dute gela berria, eta nondik norakoen berri eman digute.
Ostiraleko astekarian erreportajea argitaratuko dugu.
Aisialdirako era berri bat da scape room delakoena. Kontua da lagun taldean gela batean sartzea, eta bertatik ateratzeko erabiltzea talde lana, logika, eta buru azkartasuna.
Donostian hiru daude momentu honetan, Izurun, Puzzle eta