Argazkia: @buiakainfo
Errotulagailuz egindako pintaketa batekin “terrorismoa goraipatzeagatik” urtebeterako espetxeratu duten Julen Ibarrola gazte amurriarrari elkartasuna adierazteko pankarta bat jartzen ari zirela, gazte donostiar bati eta beste bi ikasleri mozal legea aplikatu die ertzaintzak.
EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolaren inguruan erretenitu eta identifikatu ditu poliziak, 14.30ak aldera, eta gazte bakoitzari 100 eta 300 euro bitarteko isuna jarriko diotela jakinarazi diete.