Pala txapelketa azkarra jokatuko dute Ibaetan

ibaeta pala txapelketa

Politikari ezagunak jarri dituzte palan jokatzen txapelketaren kartelean.

Palak hartu eta frontoira jauzi egingo dute Ibaetan. Egun bateko txapelketa azkarra antolatu dute, otsailaren 24rako, 11:00etan. Izen ematea zabalik dute jada, otsailaren 23a arte, eta parte hartu nahi dutenek nahikoa dute mezu bat bidaltzea posta elektroniko honetara: ibaeta.palatxapelketa@gmail.com.

Mezuan zehaztu beharko dira bikotea osatuko duten partaideen izen abizenak, eta harremanetarako telefono zenbaki bat. Bikote bakoitzak 5 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend