Garai bateko erromeria bat antzeztuko dute Loiolan
erreportaje zabala argitaratu genuen 2017ko martxoan.
Beti bezala, alderdi aldarrikatzailea ere izango du jarduerak. Oraingoan, gogorarazi nahi dute Behin batian Loiolan bertso sorta Bilintx bertsolariak sortu zuela, eta Donostiako Loiola auzoko erromerien bueltan diharduela, eta ez Azpeitiko Loiolarengatik, askok uste duten moduan. Abestiaren jatorrizko doinua ere gogora ekarriko dute gainera. Txomin Enea bizitzen ari den aldaketa urbanistikoa ere aitzakia gisa erabiliko dute, memoria historikoa lantzeko.
Herri Akzioa izenpean eginak dituzte Loiolako bizilagunek lan gehiago: Loiola Belle Epoque, Harriak, Loiolako X espedienteak eta Loiola D’or.
Filmaketa maiatzaren 26an egingo dute, 9:00etatik 14:00etara. Iaz bezala, Axel Casas arduratuko da filmaketa egiteaz.
Loiolako bizilagunek ongi pasatzeko asmoarekin jarraitzen dute, eta aurtengorako ere badute film labur dibertigarri bat osatzeko ideia: erromeria bat. Hain zuzen, XIX. mendearen bukaeran Loiolan hain ezagunak ziren erromeria horietako bat antzeztuko dute. Erromeria horien inguruko