Hotel batean egindako protestagatik jasaten ari diren ondorio polizial eta judizialak salatu ditu Ernaik
“Bizitza Da Handiena ekimenaren hirugarren eguna da gaur. Idiakez kaleko eraikinean zein hiriko hamaika kale eta txokotan hainbat eta hainbat eragile sozial geure borrokak hauspotuz bat egin dugu, turistifikazio prozesuaz baliatuz botereguneetatik aurrera eramaten ari diren politikak salatzeko eta hiri bizi bat aldarrikatzeko. Turistifikazioaren atzean dagoen problematikaren salaketa ordea, ez da aste honetan hasi den borroka. Aurreko udarako borroka eta aldarriak, Santa Maria eliza pareko eraikinaren okupazioa hotel berri baten proiektua salatzeko, metroaren obren aurkako borrokak, etxegabetzeen aurkako mobilizaiozak, pisu turistikoak seinalatzen zituen pegatinak atarietan… Jasaten ari garen turistifikazio prozesuak elite politiko eta ekonomikoen mesedetara eraikitzen ari den herri-eredua ezaugarritzen du bete-betean.
Zentzu horretan, gaur Gipuzkoa Plazako Elkano kaleko iskina honetan biltzea erabaki dugu. Eta ez da ausazko erabakia izan. Hotel berri bat izango den eraikinaren aurrean elkartu gara aurreko urteko maiatzaren 1ean Ernaiek burututako hotel baten okupazioaren harira jasaten ari garen ondorio judizial eta pozialak salatzeko. Egun hartan, Donostiako hotel baten harrerara sartu ginen, turistifikazio prozesuaren ondorio den lan baldintze prekarioak (besteak beste) salatzera. Ekimena amaitu ostean Ertzaintzak identifikazio batzuk burutu zituen. Identifikazio horiek nahikoa ez, eta Polizia Nazionalak ikerketaren zabalpen bat egin ostean 15 izen gehitu zaizkio txostenari.
Ulertu dugu mezua: Denis Itxasok aurreko udaran esan zuen moduan, urrezko aurrautzen oiloarekin jolastea ez da debalde ateratzen. Hotel berriei, pentsioei, pisu turistiko legal zein ilegalei… alfonbra gorria jartzen dieten bitartean, gazteok isun eta zitazioekin isilarazi nahi gaituzte. Argi izan dezatela, bada, Negozioaren Donostian haien potsikak betetzeko agintzen duten hoiek aurrean izango gaituztela gazteok. Turismoaren aitzakipean makilatzen duten lan-prekarietatea, etxebizitza espekulazioa, espazio publikoaren pribatizazioa… salatzen jarraituko dugu. Jakin badakigulako zer den guzti horren atzean dagoena: interes ekonomiko eta politikoen mesedetan eraikitako hiri-eredu bat, PNV eta PSOEren eskutik orkestratutako negozioa. Kalean jarraituko dugu, bestelako Donostia bat aldarrikatu eta eraikiz, gazteon oraina borrokan delako!”
Ernai gazte antolakundea