Txillardegi, turistak eta Plaza Berria
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k eskuz idatzitako iritzi artikulu bat: Turistak liluraturik. Parte Zaharrean turista batzuekin izandako solasaldi bati buruz idatzi zuen.
Garaiko zuzendariari, Aitziber Iartzari, idatzitako ohar txiki bat ere badu: “Ordenagailua hondatuta daukat. Ezin, beraz, ohi bezala, posta elektronikoz bidal. Barka!”. 2006ko abenduaren 23an idatzi zuen, eta 2006ko abenduaren 30ean argitaratu zen.
Irutxuloko Hitzako kolaboratzaile izan zen Txillardegi; Loretopetik iritzi sailean idazten zuen. 2010eko abenduan idatzi zuen azken artikulua. ETAk 2010eko irailean iragarritako su-etenaren inguruan idatzi zuen; azken Loretopetik egin eta hamar hilabete geroago, ETAk ekintza armatua uzteko erabakia hartu zuen.
Irutxuloko Hitzak Katalina Eleizegi kaleko bulegoa utzi du, eta 2004tik bere egoitza izandako espazioari agur esan dio. Urte hauetan guztietan pilatutako material asko eta asko bildu, txukundu eta gorde behar izan dute langileek, eta hainbat “harribitxi” topatu dituzte. Tartean,