Realeko neskek balentria izugarria lortu dute gaur Bartzelonan Juniorren aurkako finalean ligako titulua irabaziz. Neurketa osoan zehar galtzen joan ostean, partidaren azken laurdenean talde katalanaren gola berdintzea lortu dute donostiarrek. Shoot-outetara joan behar izan dira berdinketa hausteko, eta bertan 0-3 gailendu da Reala.
Denboraldi amaiera ikaragarria izan da jokalari donostiarrentzat. Ligako lehen fasea seigarren postuan amaitu ondoren, final-fourrera eta finalerdietara sailkatzea lortu zuten Realeko neskek. RC Poloren aurkako atzoko partidan shoot-outetan 3-4 garaituz lortu zuten ere finalerako pasea.
HOCKEYA
Emakumeen Ohorezko maila, finala.
Realari garaipena eman dion shoot-outaren bideoa.