Donostiako Mugimendu Feministak Giza katean parte hartzeko deialdia luzatu du
Giza katean, izan ere, hiriburu bakoitzean kilometro bat izango du Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxak. Donostian, 2. kilometroan egongo dira eta Aita Vinuesa plazan (Kontxan) jarri dute hitzordua, 10:30ean.
Besoko morea jantzita eta banderola feministekin joateko deialdia luzatu du hiriko mugimendu feministak, eta ‘kilometro feministan’ izen-emateko gonbitea egin arren, edozein kilometro edo zatitan egonda ere, aldarrikapen feministak egoteko garrantzia azpimarratu dute. Herri feminista eraikitzeko prozesua kolektiboa izan behar dela gogorarazi dute Euskal Herriko Mundu Martxak egindako oharrean, eta emakumeen gorputzen eta lurraldeen burujabetza lortzeko, erabakitzeko eskubidea ezinbestekoa dela aipatu dute.
Izen-emateak http://www.gureeskudago.eus webgunean edo herri eta auzoetako postuetan egin daitezke. Donostian ‘kilometro feministan’ egon nahi dutenek, postuetan izena ematean 2. kilometroan jartzeko asmoa komunikatzeko gomendatu dute.
Donostian hasi, eta Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea izango da ekainak 10ekoa eta 201,9 kilometroko sarea osatuko du. 2014an Durango eta Iruñea elkartuz egin zen dinamika antzekoa izango da, baina giza katea luzeagoa izango da, 75 kilometro gehiagokoa, hain zuzen ere.
Aldarrikapen feministak presente egongo dira Gure Esku Dago dinamikak ekainaren 10erako antolatu duen