Loiolako kuarteleko militar bat atxilotu dute Altzako eraso matxistagatik

Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Altzan emakume bat laban batekin erasotzeagatik. IRUTXULOKO HITZAk jakin duenez Loiolako kuarteleko militarra da erasotzailea.

Auzoko etxebizitza batean emakume bat erasotua izaten ari zela jakinarazi zien poliziari goizeko zortziak aldera. Bertaratu  ziren agenteek zauritutako emakumearekin egin zuten topo, eta labankadak bere bikotekideak eragin zizkiola adierazi zien ertzainei.

Gizonak etxebizitza barruan erasotu zuen emakumea, honek ihes egitea lortu zuen laguntza eskatzeko. Biktima anbulantzian eraman zuten ospitalera.

Poliziak gizonezkoa etxebizitza barnean atzeman zuen, eta gertatutakoaren inguruko ikerketa abiatu du jada. Gaur goizean deklaratu du atxilotuak, eta epaileak erabakiko du behin behinean espetxeratzea edo aske uztea.

Udaleko alderdi guztiek erasoa gaitzetsi dute, eta elkarretaratzea deitu dute astelehenean, 12:00etan Alderdi Ederren.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend