San Juanek eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako Bandera
Koloretsua eta lehiatua izan da Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldia. Behealdean duzue argazki galeria. Emakumezkoetan, San Jaunek bosgarren aldiz jarraian lortu du bandera, lehen jardunaldiko aldea areagotuz eta estropada bera irabazita.
Donostiako hiru traineruak maila onean aritu dira Kontxako uretan. Arraun Lagunakek laugarren bukatu du emakumezkoen sailkapen orokorrean. Donostiarrako neskak, berriz, seigarren izan dira. Gizonezkoetan, Donostiarrako mutilek zazpigarren postuan bukatu dute.
Kontxako Banderan garaile izan diren traineruetan ere badira donostiarrak. Laura Goldazarena eta Maria Mendizabal arraunlariek San Juanekin irabazi du estropada. Aldiz, Xabier Etxebestek Hondarribiarekin eskuratu du garaipena.
Emakumeen sailkapen orokorra:
1. San Juan 21:29
2. Orio +11
3. Riveira +19
4. Arraun Lagunak +29
5. Hibaika +50
6. Donostiarra +56
7. Kaiku +1:08
8. Tolosaldea +1:41
Gizonen sailkapen orokorra:
1. Hondarribia 39:21
2. Zierbena +0.90
3. Orio +16
4. Urdaibai +26
5. Cabo +49
6. Santurtzi +57
7. Donostiarra +59
8. San Pedro +1:07
Gizonezkoetan, berriz, Hondarribiak Zierbena gainditu du segundo eskaseko aldearekin eta bandera eskuratu dute. Oriok eta Urdaibai zigortuak hirugarren eta laugarren bukatu dute, hurrenez hurren.