Donostiako traineruek maila ona eman dute Kontxako uretan
Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldian maila onean aritu dira Donostiako traineruak –sailkapen orokorrak hemen dituzue ikusgai–. Emakumezkoetan, Arraun Lagunakek sailkapen orokorreko laugarren postuan bukatu du. Ohorezko txandan laugarrenak izan dira, San Juan irabazlearengandik 16 segundora.
Donostiarrako neskak, berriz, lehen txandan aritu dira eta bigarren bukatu dute Hibaikaren atzetik segundo bakarrera. Sailkapen orokorrean zazpigarrenak izan dira.
Gizonezkoetan, Donostiarrako mutilak lehen txandan aritu dira lehian. Hirugarren postuan bukatu dute, Urdaibairengandik 34 segundora. Bizkaitarrak txandako eta eguneko estropadaren irabazleak izan dira. Sailkapen orokorrean, berriz, zazpigarren tokian geratu dira.
Erlazionatutako edukiaSan Juanek eta Hondarribiak irabazi dute Kontxako Bandera