Kulturartekotasuna landuko dute Egian, pintxo eta jolasen bidez
Gaurkoan, Xinkuk kuadrilarekin batera, Mila pintxo Mila kolore lehiaketa egingo dute, 19:00tan, Plaza Handin. Euren herrialdeetako jakiak prestatuko dituzte jatorria beste herrialde batzuetan duten auzotarrek: Honduras, Euskal Herria, Italia, Errumania, Ukrainia, Herrialde Katalanak, Mongolia… Saria edukiko dute pintxorik onenak, originalenak eta aurkezpen onena duenak.
Trivialaren txanda asteazkenean izango da, 17:00etatik 18:30era. Familian jolasteko trivial jolasa izango da, eta galderak izango dira herrialdeen inguruan.
Herritarrek landutako proiektu bat da Ongi etorri eskolara: kulturartekotasuna osotasunean lantzen du, gelan, eskolan, familiekin eta auzoan edo herrian.