Borroka Sozialen Asteko atxilotu eta identifikatuak datozen asteetan epaituko dituzte
Borroka Sozialen Astean atxilotu eta identifikatutako herritarrak epaituko dituztela jakinarazi du gaur ohar baten bidez. Hain zuzen, bi epaiketa izango dituzte, irailaren 17an eta 25ean.
Epaiketa hauek aurreikusita zituztela adierazi dute mugimenduko kideek, baina azaldu dutenaren arabera, “eskubide unibertsalen urraketa berri bat” jaso dute ere zitazioekin batera. Izan ere, Donostiako Instrukzioko 2. zenbakiko Epaitegiko epaileak eragile sozialen defentsa lanak egiten dituen Haizea Nuñez abokatua auziperatu du, maiatzeko mobilizazioen astean abokatu gisa identifikatua izan ostean. BDHk lotsagarritzat jo du epailearen erabakia, eta herritarrek euren eskubideen defentsan hautatzen dituzten abokatuen lana poliziak eta epaileek jazarri egiten dutela adierazi du.
Egoera hau salatzeko, herri mugimenduak elkartasun argazkia egingo du auziperatuekin gaur arratsaldean, 19:00etan, Tabakalera ondoko maldan, “zakur, drone eta taktika militarraz protesta egiten ari ziren herritarrei eraso egin zieten leku berean”, BDHren oharraren arabera. Borroka Sozialen Astera atxikitu ziren 61 eragile sozialekin batera gaurko elkartasun ekintzan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Era berean, epaiketekin bat eginez, irailaren 17an, 9:30ean, eta 25ean, 10:00etan, Egiako epaitegiaren aurrean elkarretaratzeak egingo dituztela jakinarazi dute ere BDHko kideek.
Bizitza Da Handiena (BDH) herri mugimenduak maiatzean Turismoaren Mundu Erakundearen goi-bilerarekin bat eginez egindako