Eneko Goia: “Eraikinaren jabetza berreskuratzeko asmoa dugu”

enekogoia

(Argazkia: Donostiako Udala)

Eneko Goia alkateak Parte Zaharreko gaztetxearen afera “konplexua” dela adierazi du, Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsa agerraldian. “Eraikinaren jabetza berreskuratzeko asmoa dugu, eta horretarako urratsak egiten ari gara pixkanaka”, azaldu du Goiak. Hau da, goiz edo beranduago gaztetxea hustuko dute.

Donostiako Udala da Kaialde eraikin okupatuaren jabea, haren erabilera eskumena Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak duen arren. Une honetan, Hezkuntza saileko alor juridikoarekin aztertzen ari dira eraikina berreskuratzeko aukerak zeintzuk diren.

Kijera gaztetxeko arduradunek, atzo, negoziozio mahai bat abian jartzeko eskaera berri bat egin zioten alkateari eta udal gobernuari.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend