Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia! plataformak elkarretaratzea egingo du larunbatean
Kote Cabezudo argazkilariak erasotutako pertsonen aldeko plataformak elkarretaratzea egingo du larunbatean, Bulebarrean. Cabezudo kartzelan dago maiatzaren 4an Donostiako Probintzia Auzitegiko epaileak hamasei emakumek egindako salaketen harira behin-behineko espetxeratze agindua eman zuenetik. Epaiak aurrera egin du azken hilabeteetan, eta behin betiko sententzia erabaki gabe dago oraindik.
Denbora honetan, Kote Cabezudok Erasotuontzat Justizia! plataformak hainbat elkarretaratze eta solasaldi antolatu ditu kasuaren berri emateko. Argazkilariaren biktimen abokatuak bere buruaren aurkako planak daudela salatu zuen ostegunean, Martuteneko kartzelako bi presoren arteko ustezko konbertsazio baten grabazioaren harira.
Larunbatean Bulebarreko erlojuan elkarretaratuko dira, 17:00etan.