Kijera Gaztetxeak 'erresistentzia' prozesua abiatu du berehalako desalojoaren zain
Kanpandegi kaleko gaztetxearen desalojoaren aurka. Udaletxe parean eginiko agerraldian, Kijerako kideek jakinarazi dute polizia bihartik aurrera edozein unetan saiatu daitekeela eraikina husten, ez baitute uste udalak herritarren helegiteei erantzun bat emango dienik ere: “Auzoa sistematikoki turismo enpresei saltzen dien udaletxe batek, etxebizitza alternatibak ilegalki desalojatzen dituen udaletxe batek, hitz egiteari beldur dion udaletxe batek ez digu inolako bermerik ematen”.
Izan ere, gaztetxeko kideek hainbat saiakera egin dituzte udalarekin komunikazio kanal bat ireki eta adostasun puntu batera iristeko, baina Eneko Goia alkateak argi utzi zuen urrian euren asmoa eraikinaren jabetza berreskuratzea dela. Gauzak horrela, abenduaren 26an munizipalek gaztetxea desalojatzeko urgentziazko prozedura administratiboa aktibatu zela jakinarazi zieten Kijerako kideei.
Gaztetxetik nabarmendu dute “prozedura hau martxan jartzeak ez duela inolako zentzurik, hamabi urtez eraikina hutsik egon ostean, egun ere ez baitago inongo proiektu sendorik eraikinerako”. Gainera, salatu dute prozedura urgentziazkoa izateak eta horren bitartez epeak murrizteak ez duela inolako justifikaziorik.
Bestalde, udalaren “jarrera bortitz hauen aurrean gure aukerarik onena borrokan jarraitzea dela” adierazi dute, eta horregatik, euren esku dauden “baliabide guztiekin, elkartasuna saretuz eta erresistentzia antolatuz”, desalojoa eteteko asmo irmoa agertu dute. Horretarako, bihartik aurrera “erresistentzia txandak” egingo dituzte eraikinean, eta edozein modutara gaztetxearen defentsan laguntzeko prest dagoen edonori Kanpandegi kalera gerturatzeko gonbidapena zabaldu diote.
Era berean, urtarrilaren 4an 19:00etan Konstituzio plazatik abiatuta Kijera Gaztetxearen alde egingo den manifestazioan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak.
Goizean Parte Zaharreko Kijera Gaztetxeko kideek eta hainbat eragile eta norbanakok helegiteak jarri dituzte