Ostalaritza eta merkataritza establezimenduetan kontsumitzeko erosketa bonuak salgai daude
Merkataritza establezimendu bat, Grosen. (Argazkia: Beñat Parra) Donostiako Udalak salgai jarri ditu dagoeneko hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan kontsumitzeko erosketa bonuak, eta hilaren 30era arte egongo dira salgai; webgune honetan. Mota eta auzo askotako 690 establezimenduk egin dute bat kanpainarekin, eta 125.000 bonu jarri dituzte salgai.
Bonu bakoitzal 20 euroko balioa izango du, baina %40 udalak ordainduko du; hau da, kontsumitzaileak bonu bakoitzeko 12 euro ordainduko ditu, baina 20 euro izango ditu gastatzeko. Establezimendu bakoitzak 250 bonu saldu ditzake gehienez, eta pertsona bakoitzak bost bonu eros ditzake gehienez. Bonuak abenduren 31ra arte erabili ahal izango dira. PREK 2021 Ekonomia Suspertzeko Planaren barruan jarri dituzte salgai bonuak, eta guztira 2,5 milioi euroko balioa izango dute bonuek.

